
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (145 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2475
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Larruskaingo hartuneen 27 l/s-ko aprobetxamendurako administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaera-espedientea; helburua hornidura-sistema gaindikoa sortzea da, Gorozika sistema berria. Sistema horrek, aipatutako hartuneez gain, honako hauek bilduko ditu: Olaberreka (MCA-B-2011-0002), Muniosolo Artibain (A-B-2012-0023), Urkiñoleta, Pertike eta Beketxe iturburuak (A-B-2011-1369) eta Urepel iturburua (CTA-B-2023-0006); horrez gain, Berriatua putzua ere sartuko da sisteman.
– Espedientea: MCA-B-2024-0005.
– Eskatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
– Hartuneen kokapena: eranskina ikusi.
– Eskatutako urteko bolumena: 951.965 m3 urtean.
– Uraren xedea: Ondarroa eta Berriatua hornitzea.
– Hornitutako populazioa: 9.213 biztanle.
– Jardueraren deskribapena: Proiektu honen helburua Berriatuko Gorozikako edateko uren araztegitik edateko uraren tratamendua eta banaketa zentralizatzea da. Horretarako, hoditeria berriak eraikitzea aurreikusten da, guztira 4.575 metro luze izango direnak, horniduraren bermea hobetzeko. Gainera, Berriatua-B zundaketatik datozen baliabide berriak gehituko dira araztegi honetara, putzuaren inguruan eraikiko den bultzada-estazio berri baten bidez.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamendu-arloko arduraduna,
ANA ISABEL MONTILLA OLALDE.
RSS