
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2473
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gamiz-Fikako udalerrian (Bizkaia) Laurika/Bolintxu errekastotik eta Ergoien auzoan dagoen izenik gabeko putzu batetik urtean 1.375 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea, ureztaketan erabiltzeko.
– Espedientea: A-B-2023-0026.
– Eskatzailea: Juan José Canales Echanove.
– Hartunearen kokapena: Gamiz-Fika (Bizkaia).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
• Laurika erreka: X: 514.079; Y: 4.797.491.
• Putzua: X: 514.058; Y: 4.797.540.
– Eskatutako urteko bolumena: 1.375 m3.
– Uraren erabilera: Nekazaritza-ureztatzea.
– Laborantza-azalera: 0,2500 Ha.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: urak 1,5 ZPko urpeko ponpa baten bidez hartzen dira ibaitik, eta 40 m3-ko edukierako andel batera eramaten dira. Depositu horrek putzuko urak ere hartzen ditu, ondoren Gamiz-Fikako 001. poligonoko 547. partzelan dauden berotegietan barazkiak ureztatzeko erabiltzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS