
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2472
IRAGARKIA, Bergara udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2024-0015.
Eskatzailea: Arcelormittal Olaberria-Bergara SLU.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-05-19ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Arcelormittal Olaberria-Bergara SLUri Bergara udalerriko (Gipuzkoa) Askarruntz industrialdean Deba ibaitik urtean 50.000 m3 ur aprobetxatzeko emakida administratiboa eman zaiola, industria-erabilerarako, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS