
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2469
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 19koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen den bertaratze-izapidea (zehazten den egunean eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako Lurralde Historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (helbidea: Intxaurrondo kalea 70, 20015, Donostia; telefono-zenbakia: 943 02 26 49; eta helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 19a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS