
104. zk., 2025eko ekainaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2456
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 26koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan «lurralde-ordezkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdiaren izendapena zuzentzen duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoaren arabera eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde ordezkaria» lanpostua (kodea: 511786; dotazioa: 11) izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko martxoaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian (2025eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) xedatutakoaren arabera, Antton Arrieta Insausti jauna izendatu zen lanpostu horretako. Enplegu Publikoaren zuzendariaren txostena jaso da, 2025eko maiatzaren 23koa, behin betiko lanpostuak ez betetzeari buruzkoa. Horregatik
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako «lurralde ordezkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia (kodea: 511786; dotazioa: 11).
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS