
103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2454
IRAGARKIA, Bergarako udalerrian (Gipuzkoa), ur-aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2020-0018.
Eskatzailea: Estampaciones Torber SL.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-05-14ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Bergara udalerriko (Gipuzkoa) Labe Garaiak auzoko Askarruntz industrialdean dagoen Angiozar errekatik 4.815 m3/urte ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eman zaiola Estampaciones Torber SLri, industria-erabilerarako, 20 urteko eperako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS