Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2453

IRAGARKIA, Azkoitia udalerrian (Gipuzkoa) ur-aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2023-0020

Eskatzailea: Rugui Squares & Special Profiles SL

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-04-08ko ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Rugui Squares & Special Profiles SL enpresari Azkoitia udalerriko (Gipuzkoa) Basarte industriagunean dagoen izenik gabeko putzu bateko urteko 58.400 m3 ur-aprobetxamendurako administrazio-emakida baimendu zaiola, erabilera industrialerako, 20 urteko eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala