
103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2452
IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, administrazio-emakida ematen duena Bermeoko portuan Matxikortako kaian itsasontzien motorretarako olio lubrifikatzaileak erauzteko, biltegiratzeko eta hornitzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Marinoil Service SA
– Xedea: etxola tekniko bat, biltegiratzeko etxola bat eta hodi-etxola bat instalatzeko okupazioa, itsasontzietako motorretarako olio lubrifikatzaileak erauzteko, biltegiratzeko eta hornitzeko.
– Azalera: 93,25 m2.
– Epea: bost (5) urte, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.
– Tasa: 736,36 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.
Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS