
103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
2446
IRAGARKIA, 2025. urterako enplegu-eskaintza publikoari buruzkoa.
Basauriko Udalaren 2025eko enplegu-eskaintza publikoa argitaratu da 2025eko maiatzaren 27an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (99. zk.). Enplegu-eskaintza publiko hori Alkatetzaren 2063/2025 Dekretuaren bidez onetsi zen.
Aipatutako enplegu-eskaintza publikoak sistema librea aurreikusten du 8 plaza betetzeko. Horietatik 3 plaza administrazio orokorreko eskalakoak dira: plaza 1 azpieskala teknikokoa, administrazio orokorreko teknikariari dagokiona (A1), eta 2 plaza azpieskala administratibokoak, administrazioko eskalari dagozkionak. Beste 5 plazak, bestalde, administrazio bereziko eskalakoak dira: plaza 1 azpieskala teknikokoa, goi-mailako teknikariari dagokiona, administrazio bereziko teknikariaren lanpostuan (A1); plaza 1 zerbitzu berezietako azpieskalakoa 1, ofizioetako langileei dagokiena, brigadako antolakuntzako arduradunaren lanpostuan (C1); plaza 1 zerbitzu berezietako azpieskalakoa, udaltzaingoari dagokiona, udaltzaingoaren lanpostuan (C1); plaza 1 zerbitzu berezietako azpieskalakoa, ofizioetako langileei dagokiena, pintore-ofizialaren lanpostuan (C2); eta plaza 1 zerbitzu berezietako azpieskalakoa, ofizioetako langileei dagokiena, peoiaren lanpostuan (AP).
Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbide libreko sistemaren bidez beteko da administrazio orokorreko eskalako administrarien azpieskalako eta administrarien klaseko administrariaren plaza bat (C1).
Barne-sustapeneko sarbide-sistemaren bidez beteko dira administrazio bereziko eskalako 2 plaza, zerbitzu berezien azpieskalakoak, ofizioetako langileei dagozkienak, txofer ofizialaren lanpostuan (C2).
Halaxe jakinarazten egiten da, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52.7 artikulua betetzeko.
Basauri, 2025eko maiatzaren 27a.
Alkatea,
ASIER IRAGORRI BASAGUREN.
RSS