Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2444

586/2025 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Hernaniko Osasun Zentroko gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen otsailaren 12ko 163/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Hernaniko Osasun Zentroko gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko otsailaren 21eko EHAA, 36. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan bi hautagai aurkeztu dira. Hautagaietako batek ez du betetzen deialdiko baldintzetako bat. Beste hautagaiak, jarraitutako prozesuan, ez ditu egiaztatu deitutako lanpostua betetzeko ezagutza espezifikoak eta berezko gaitasunak, eta, beraz, ez da egokitzen lanpostuari esleitutako eginkizun eta erantzukizunetara.

Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluaren (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta deialdia arautzen duten oinarrien arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Hernaniko Osasun Zentroko gainbegirale lanpostua betetzeko deialdia Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko maiatzaren 21a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala