Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2025eko ekainaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
2435

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, Barneko Informazio Sistemaren Kudeaketa eta Ikerketa arduradunaren lanpostua izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Bat etorriz hala Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoarekin nola Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko martxoaren 4ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin (2025eko martxoaren 14ko EHAA), zeinaren bidez iragarri baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteei buruz informatzeko eta informatzaileak babesteko Barneko Informazio Sisteman hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garazi Andas Frías andrea Barneko Informazio Sistemaren kudeaketa eta ikerketa arduradun izendatzea (kodea: 512501/2, 28 maila, I-A berariazko osagarria), Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteei buruz informatzeko eta informatzaileak babesteko Barneko Informazio Sisteman.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 22a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala