
102. zk., 2025eko ekainaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
2432
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordearena, zeinaren bidez 2025eko martxoaren 17ko Ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, «Bilboko metropoli-trenbidearen 5. lineari buruzko informazio-azterlana» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa behin betiko onartzen dituen Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2024ko urriaren 9ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezin izan denez egin, iragarki hau argitaratzen da, ohartaraziz aipatutako jakinarazpena Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan eskuratu daitezkeela (Lakua I, 7. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL PÁEZ ESCAMENDI.
RSS