
102. zk., 2025eko ekainaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2431
HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, 2025eko apirilaren 24koa, Deskarbonizazioko zuzendariarena. Haren bidez, jendaurrean jartzen da Laguardia TEAko «Elvillar» izeneko 13,2 kV-eko linea mistoaren (airekoa-lurpekoa) saihesbidearen proiektua, «El Coso» transformazio-zentroaren eta 378. babesaren artean, Lantziego eta Iekora udal-mugarteetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisako horretako hutsak atzeman dira Deskarbonizazioko zuzendariaren 2025eko apirilaren 24ko Iragarkian (2025eko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 88. zk.), zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Laguardia TEAko «Elvillar» izeneko 13,2 kV-eko linea mistoaren (airekoa-lurpekoa) saihesbidearen proiektua, «El Coso» transformazio-zentroaren eta 378. babesaren artean, Lantziego eta Iekora udal-mugarteetan.
2025/2020 (6/3), 2025/2020 (6/4), 2025/2020 (6/5) eta 2025/2020 (6/6) orrietan, «Eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda – Aireko zatia» izeneko eranskinean, afektatutako finkak zein udalerritakoak diren adierazi gabe utzi da.
Hori dela-eta, adierazten da 2 zenbakitik 66ra zerrendatutako finkak, proiektuaren arabera (s/p), Lantziegoko udal-mugarteari dagozkiola, eta 67 zenbakitik 75era zerrendatutako finkak, proiektuaren arabera (s/p), Iekorako udal-mugarteari dagozkiola.
RSS