
102. zk., 2025eko ekainaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 4 orri.)
- EPUB (302 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2421
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 20koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Euskal Empresen Konektibitatea» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Programa horren 1. lerroa Europar Batasunaren Next GenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dago.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Euskal Enpresen Konektibitatea» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Programa horren 1. lerroa Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da (Next GenerationEU). Deialdi hori erakunde horren zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez onartu zen (2024ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.), eta espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi ziren, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 20a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS