
102. zk., 2025eko ekainaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 23 orri.)
- EPUB (1260 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2415
860/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko otsaileko zikloan eskainitako destinoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako (urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 109/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko zikloko destinoen eskaintza argitaratu zen, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa – LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako (otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 14ko 389/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriarako / lanpostu funtzionalerako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko otsaileko zikloan eskainitako destinoak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 5eko 424/2025 Ebazpenak aldatu zuen ebazpen hori.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriaren / lanpostu funtzionalaren destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez eta lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, 2025eko otsaileko zikloko Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa – LMAT kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren onartutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 109/2025 Ebazpenean daude jasota.
Bigarrena.– Onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez eta baztertzeko arrazoiak azalduta, 2025eko otsaileko zikloko Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa - LMAT kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren baztertutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 109/2025 Ebazpenean daude jasota.
Hirugarrena.– Argitaratzea, ebazpen honen III. eranskinaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 109/2025 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.
Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3. apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 9.8 oinarrian ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS