
101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2369
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2025eko maiatzaren 5eko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, jarduera turistikoari baja ematen zaio erregistroan, eta jarduera hori amaitzeko agintzen da.
Saiatu arren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean dago jasota) ebazpenaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere eskuratu ahal izango du edukia: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 19a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS