
101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2368
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 20koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren prozedurei buruzkoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 42. artikuluetan ezarritako moduan ondoren zerrendatzen diren interesdunei jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz testu beraren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, administrazio-egintza horren berri ematen da, osorik argitaratzeak eskubide eta interes legitimoak urra ditzakeelakoan.
Halaber, interesdunei adierazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako administrazio-ekintzen eduki osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS