
101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2364
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Bizkaiko Barakaldo eta Alonsotegi udal-mugarteetan Auzoa parke eolikorako (bigarren kokapenerako) aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Auzoa parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
Espedientea: 48-GE-Y-2025-00006.
Eskatzailea: Alerion Spain SL.
Tartean dauden udal-mugarteak: Barakaldo eta Alonsotegi (Bizkaia).
Haize-sorgailuen kopurua: 1.
Instalatu den potentzia gordina: 4.95 MW.
Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografiko orientagarriak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara eman eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan azkenengoz argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 48010, Bilbao) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez, GE-Y prozedura baliatuz, hemen: https://www.euskadi.eus/prozedura/ge/web01-a2energi/eu/
Bilbao, 2025eko maiatzaren 21a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS