
101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 5 orri.)
- EPUB (304 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
2363
IRAGARKIA, 2025eko martxoaren 28koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko «Gernika – Arbacegi cto.6» goi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, «Gernika» TAB eta 9125 zenbakidun euskarriaren artean eta bere adarretan. Proiektua Ajangiz, Mendata, Arratzu eta Munitibar -Arbatzegi Gerrikaitz- udal-mugarteetan lekututa dago, Bizkaian.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA), eta kontuz hartuz hauetan xedatutakoa: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko lineetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE); Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea (2013-12-11ko BOE), eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-13ko EHAA). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte ingurumen-eraginaren adierazpena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2020-00072.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Ajangiz, Mendata, Arratzu eta Munitibar -Arbatzegi Gerrikaitz- udal-mugarteak.
– Aurrekontua, guztira: 237.171,50 euro.
– Helburua: zuhaitzik gabeko eremu bat izatea linea igarotzeko, lehendik dagoena baino handiagoa, arauzko agindu berriei jarraikiz.
– Instalazioaren ezaugarriak: Ion González del Hoyo industria-ingeniariak 2017ko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Instalazioa gauzatzeko ingurumen-eraginaren adierazpena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek; berariaz aztertu ahal izan ditzaten bai proiektua bai ingurumen-eraginaren azterketa, Sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) horien erregistro orokorrean edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2025eko martxoaren 28a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS