Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2362

IRAGARKIA, Energia Berriztagarrien Kanonaren Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egiteko dena.

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen VI. kapituluaren 2. atalak Energia Berriztagarrien Kanona arautzen du 65. artikulutik 75.era bitartekoetan. Artikulu horietan, Kanonaren funtsezko elementuak definitzen dira, eta zuzeneko, aldizkako, benetako eta konpentsaziozko zerga gisa eratzen dute. Gainera, artikulu horietako batzuek, zehazki 70., 73. eta 75. artikuluek, berariaz dei egiten diote erregelamendu-lankidetzari, erregulazioa osatzeko.

Bestalde, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egin behar da, baldin eta herritarren eskubideei zuzenean eragiten badie eta interes legitimoa badute, eta 17. artikuluan bertan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat gertatzen ez bada.

Dekretu-proiektua egin ondoren, hura onartzeak zergadun jakin eta potentzialei eragingo die, bai eta herritar guztiei ere, batez ere Energia Berriztagarrien Kanonarekin bildutako zenbatekoa aplikatzen zaien jardueren hartzaile izan daitezkeen neurrian.

Herritar horiek ez daudenez integratuta haiek biltzen edo ordezkatzen dituen legez aitortutako ezein erakunde edo elkartetan, entzunaldia zuzenean egin behar da, eta nahikotzat eta arrazoizkotzat joko da hilabeteko epea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ondorioz, Energia Berriztagarrien Kanonari buruzko Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari entzunaldia emango zaio hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, Dekretua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Irekia atarian (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates Ogasun eta Finantza Sailaren web-orrian (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ogasun-finantzak/hasiera/) eta Zerga Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Telefono-zenbakia. 945 01 89 46. Egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dira adierazitako epean.

Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 1. solairua), Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan, eta Zerga Administrazioko zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.

Zerga Administrazioko zuzendaria,

IÑIGO BARANDICA SANTOS.


Azterketa dokumentala