
101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
2359
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariena, eLankidetzako Kontratazio Mahaiaren osaera argitara ematen duena.
ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako (aurrerantzean, eLankidetza) Kontratazio Mahaia Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 20ko Aginduaren 2. artikuluan ezartzen da (Agindu horren bidez Kontratazio Mahaia eratzen da).
Agindu horren ostean, uztailaren 27ko 116/2016 Dekretua onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa. Dekretu hori zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikatzen zaie, haren 2.2.c) artikuluan adierazitakoaren arabera. Dekretu horren 8.2 artikuluak Kontratazio Mahaia osatzen duten kideak ezarri eta aipatzen ditu.
Bestalde, eLankidetzan, zuzenbide pribatuko ente publikoa den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legegintza Dekretuaren 21.1 artikuluan adierazitakoa aplikatu behar da.
Kideak izendatu ostean, eLankidetzako zuzendariaren eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren aldetik, Kontratazio Mahaiaren osaeraren berri eman behar da jendaurrean.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Kontratazio Mahaiaren osaera jendaurrean azaltzea.
Mahaiburua:
Concepción Lourdes Hierro Sarabia, eLankidetzako Administrazio eta Zerbitzuetako arduraduna.
Mahaikideak:
Manuel Gregorio Domínguez Pérez, eLankidetzako aholkulari juridikoa; Santiago Ramírez Camenoren ordezkoa izango da (zuzenbidean lizentziatutako eLankidetzako teknikaria).
Maria Aránzazu Solano Moral, eLankidetzako Administrazio Orokorreko teknikaria; Noemi Echevarria Garciaren ordezkoa izango da (eLankidetzako Ekonomiaren eta Aurrekontuen Kudeaketako teknikaria).
Jon Salazar Izaguirre, Kontratazio eta Ondare Zuzendaritza ordezkatuz.
Ana Serrano Diez Canedo, administraria, Mahaiko idazkaria izango dena.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS