Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2358

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 6koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2025eko ekitaldirako, elikagaien eta zuraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko eta ideiak heltzeko prozesuak babesteko laguntzen deialdia egiten duena (Onekin 2025 programa).

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren ardura dira Euskal Autonomia Erkidegoan elikagaien, zuraren eta landaren eta itsasertzaren balio-katearen ekonomia- eta enpresa-jarduera sustatzeko jarduketak, bai eta euskal enpresei laguntzea ere, trantsizio teknologiko-digitala, energetikoa, ingurumenekoa eta demografiko-soziala lehiakortasun-bektore gisa txerta ditzaten, berrikuntzaren, digitalizazioaren eta enpresa-ekintzailetzako jardueraren sustapenaren medioz.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Plan berriak (ZTBP Euskadi 2030) islatzen duen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoak I+G+Bren aldeko apustu argia egin du, zeina azken hiru hamarkadetan mantendu baita eta orain 2030. urteari begira proiektatzen baita. Euskadi 2030ean berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzean datza ikuspegia. Azken helburua da bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Entitate publikoek, enpresek, unibertsitateek, ikerketa-zentroek, teknologia-zentroek eta eragile sozioekonomikoek parte hartzen duten estrategia partekatua da.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia 2025 Europako estrategiaren testuinguruan zehaztu du. Eraldaketa digitaleko testuinguru batean gaude gizartearen esparru guztietan, eta horrek eragina du nola ekonomian hala gizartean. Jasangarritasun-helburuei jarraikiz, Europako Batzordeak, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren erregelamendu-proposamen baten bidez, Europa Digitala Programa 2021-2027 ezarri du. Programaren helburu orokorra EBren, estatu kideen eta industriaren inbertsioak sustatzea da, Europako ekonomiaren, industriaren eta gizartearen eraldaketa digitala bultzatzeko eta, horrela, lehiakortasuna hobetzeko, eten digitala murrizte eta EBren autonomia estrategikoa indartze aldera.

Era berean, 2024ko Ekintzailetzako Erakunde Arteko Planean, ekintzailetza-modalitate guztietan sustatzeko ibilbide-orria jasotzen da, proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta jasangarriak sor eta haz daitezen lortze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia suspertzeko, hazkunde inklusiborako eta garapen jasangarrirako etapa berri baten eragile gisa.

Kontuan izan behar da, gainera, elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresen ezaugarri komun bat tamaina dela, neurri handi batean enpresa txiki eta ertainek eta mikroenpresek osatzen baitute. Halaber, badakigu sektore hori tradizionala dela, eta, orokorrean, industrializazio-maila handiagoa duten beste sektore batzuetan baino motelago sartzen direla teknologia, produktu eta prozesu berriak.

Elikaduraren balio-kateari Euskadiko BPGaren % 10,6 dagokio, eta 31.000 bat enpresa izanik, guztira 95.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu. Zuraren balio-katea, berriz, BPGaren % 1,54 da, eta 18.000 lanpostu sortzen ditu.

Horri dagokionez, Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza elikagaien eta zuraren balio-katera bideratutako hainbat ekintza garatzen ari da eraldaketa digitala bultzatzeko eta jardueraren eta negozioaren erritmoa berreskuratzea sustatzeko, berrikuntzaren medioz, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza babesteko ekintzen bidez, eta enpresa-ekimen berriei behar duten laguntza eskainita.

Ondorioz, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren helburuei jarraikiz (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28 Aginduaren bidez onartu zen), «Onekin» 2025 laguntza-programa taxutu da. Programa horren helburua enpresei laguntza ematea da, aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko, honako hauei lotuta: negozioa abian jartzea edo garatzea; patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzea, baliozkotzea eta defendatzea; eta elikagaien segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak barne hartuta. Laguntza horiek laguntzen dute aipatutako planean ezarritako helburuak lortzen. Plana helbide honetan dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/sail-plana/diru-laguntzen-plan-estrategikoa-ekonomiaren-garapen-jasangarritasun-eta-ingurumen-sailarena-2024-2025-eta-2026-urteetarako/

Laguntza horiek erregelamendu hauetan ezarritako minimis erregimenari lotzen zaizkio: Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako eta akuikulturako minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; eta Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. Era berean, agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak xedapen hauetan ezarritakoaren mende daude: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; eta bi arau hauetan bildutako oinarrizko erregulazioa: Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azken horren erregelamendua onartzen duena.

Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, sailburuek, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak alde batera utzi gabe, eskudantzia dute, besteak beste, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

2025. urterako, elikagaien eta zuraren balio-kateetan ideiak heltzeko eta digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko prozesuak babesteko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ere aurkaratu ahal da, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 6a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea kontsultaritza- edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko laguntzetarako deialdia egitea da, honako hauei lotuta: negozioa abian jartzea edo garatzea; patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzea, baliozkotzea eta defendatzea; eta elikagaien segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak barne hartuta.

2.– Agindu honen xede diren laguntzek bi helburu dituzte: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta zuraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta zuraren balio-kateko entitateen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan, 500.000 eurokoak dira, eta honela egongo dira banatuta:

(Ikus .PDF)

2.– Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kopurutik gorakoa edo hura eguneratzetik (% 30, gehienez ere) ateratzen denetik gorakoa, betiere bat etorriz kreditu-loturaren araubidearekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuz gero, horren berri emango du Eusko Jaurlaritzaren Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz.

3.– Jarduketa baterako aurreikusitako funtsak estaltzen ez badira, funts gehiago behar dituen beste jarduketa batera transferitu ahal izango dira, 14.4. oinarrian ezarritako prozedurari jarraituz.

3. oinarria.– Onuradunak.

1.– Onuradun izan daitezke elikagaien eta zuraren balio-katearen barruko jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketako arrantza-sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo garatuko badute euren jarduera.

2.– Onuradun izan ahalko dira, halaber, nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, eta hark izango du boterea taldeari onuradun gisa dagozkion egitekoak betetzeko; hark jasoko ditu dirulaguntzaren funtsak eta hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean. Taldea ezingo da desegin, harik eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

3.– Gainera, eratze-prozesuan dauden eta enpresa-proiektu bat duten entitateek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan jasotako laguntzak. Nolanahi ere, eratze-prozesua amaituta egon beharko da laguntza eman aurretik.

4. oinarria.– Entitate baztertuak.

1.– Laguntza hauen onuradun izatetik baztertuta geratuko dira krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01), gutxienez honako baldintza hauetako bat betetzen denean:

a) harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz, metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino;

b) gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz;

c) porrot- edo kaudimengabezia-prozeduran dagoenean edo bere zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot- edo kaudimengabezia-prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta;

d) aurreko bi urteetan enpresaren zorra/kapitala-ratioa 7,5etik gorakoa izan denean eta enpresaren interesen estaldura-ratioa, EBITDAren oinarriaren gainean kalkulatuta, 1,0tik behera egon denean.

2.– Baztertuta geratuko dira, orobat, berreskuratzeko agindu baten mende dauden entitateak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

3.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, enpresa hauek: haien buru dauden pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

4.– Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ezingo dira onuradun izan egoera hauetako batean dauden entitateak:

a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso izana.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izana.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean egotea: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan horiek betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera.

f) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, horiek betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoaren arabera.

g) Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzearekin zigortua izatea, ebazpen irmo bidez, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Ezin izango dute, halaber, laguntzarik jaso, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresek, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek.

h) Pertsona fisiko edo juridikoa, publiko edo pribatua, zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

i) Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.

j) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.

k) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuen kausetan nahasita egotea; edo, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda egotea, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebazpen judizial irmo bat ematen ez den heinean bide emango lukeena kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izateko dagokion erregistroan.

l) Gainfinantzaketarik ez egiteko konpromisoa ez adieraztea.

m) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

5.– 4. apartatuaren a), b), d), g), h) eta i) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du debekuaren irismena. Halakorik ez badago, irismena araudiz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan, debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.

6.– 4. apartatuaren e), eta f) letretan jasotako debekuak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Agindua).

7.– 4.c) apartatuan jasota dagoen debekua aintzat hartzeko eta haren irismena zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.

8.– Eskatzaileek, dirulaguntza emateko proposamena jaso baino lehen, egiaztatu beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Betebehar horri eutsi beharko zaio, gutxienez laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den unera arte. Betebehar horiek betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak horren aurka azalduz gero, bere kabuz bilatu eta aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.

9.– Onuradun izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko –artikulu honen 4. apartatuan adierazten dira debekuak–, bide hauek dituzte entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, betiere Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez Administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke.

10.– Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza erabat justifikatu eta likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.

5. oinarria.– Dirulaguntzak jasotzeko baldintzak.

Agindu honen bidez deitutako edozein laguntza eskuratzeko (horretarako pertsona onuraduna izateko), lehenik, dirulaguntza emateko zioa bera presente egon behar da, eta, gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

1.– Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

2.– Diruz lagundu daitekeen jarduera ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiari jarraikiz (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Lege Orokorra, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena).

6. oinarria.– Laguntza-lerroak eta diruz lagundu daitezkeen jarduketak eta gastuak.

1.– Lehenengo oinarriko xedea lortzeko, laguntza-lerro hauek ezarriko dira:

1) Negozioa abian jartzearekin lotutako kontsultaritza- edo aholkularitza-lanak.

2) Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak.

3) Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari buruzko diagnostiko-azterlanak, bai eta lehen aldiz elikagai-segurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzekoak ere. Elikagaiak alferrik ez galtzeko eta ez botatzeko planak ere sostengatuko ditugu.

4) Berrikuntza eta digitalizazioaren arloko kontsultaritza-lanak.

2.– Aurreko apartatuan aipatutako azterlanak espezifikoak izango dira, eta entitate eskatzailearen errealitatera egokituta egongo dira; gainera, II. eranskinean jasota dauden eta diruz lagundu daitezkeen ekintzetako batzuen esparruan kokatu beharko dira.

3.– Laguntza jaso ahal izango dute 1. apartatuan deskribatutako gastuek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2025eko azaroaren 15a baino lehen sortuak edo fakturatuak izatea.

b) Laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaz kanpoko enpresek egindakoak izatea.

4.– Lege honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira honako hauek:

a) Lan edo azterlan orokorrak, baldin eta ez badaude entitate eskatzailearen inguruabarretara egokituta.

b) Enpresaren jarduera iraunkorrak edo errepikakorrak, edo enpresaren ohiko ustiapen-gastuekin lotutakoak, hala nola zerga-aholkularitzako ohiko zerbitzuak, aldizkako zerbitzu juridikoak edo publizitate errepikakorrekoak.

c) BEZa eta zeharkako bestelako zergak, berreskuratu edo konpentsatu badaitezke.

5.– Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean –horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora– kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza –hornitzaile desberdinenak– eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski entitate horiek egin, eman edo entregatzeko.

6.– Eskaintzen artean egiten den hautaketa dirulaguntza justifikatzen denean aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, dirulaguntza eskatzen denean, eta efizientzia eta ekonomia-irizpideetan oinarrituko da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da, baldin proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez bada.

7.– Honako hauek ez dira diruz lagundu daitezkeen kostutzat joko: eskatzaileak berak edo taldeko enpresaren batek egindako lanak, aholkulariaren joan-etorrietako gastuak, material didaktikoak sortzea, aretoak alokatzea, dietak, kontsultaritza-lanetan baliatutako kontsumigarriak, gailuak eta lizentziak eta antzekoak. Gastu horiek bereizita agertu beharko dira fakturen kontzeptuan.

7. oinarria.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

1.– Programa honen bidez ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

2.– Agindu honen esparruan emango diren laguntzak erregelamendu hauetan ezarritako minimis araubideari lotzen zaizkio: Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua (2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa), Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua (2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako eta akuikulturako minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa) eta Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantzaren eta akuikulturaren sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa).

8. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak, 9. oinarrian aurreikusitako dokumentazioarekin batera, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari bidali behar zaizkio.

2.– Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluan ezarritakoa betez:

a) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskaerak.

– Aurrez aurre: eskabideak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietako edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuaren arabera. Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian egin beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten. Eskabidea Zuzenean zerbitzuan aurkezteko, ahal dela hitzordua eskatuko da aurretik: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean. Alabaina, ahal den neurrian behintzat, eskabideak aurkezteko eta espedientea izapidetzeko bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da.

– Bide elektronikoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira eskabideak:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1232703

Eskabidea eta dokumentuak aurkeztean modu presentziala edota elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi bide bera erabili beharko denik prozeduraren hurrengo izapideetan; aitzitik, edozein unetan aldatu ahal izango da modua.

b) Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluko a), b), c) eta d) letretan adierazitako gainerako subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dute eskabidea.

4.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, eta haren bidez sar daiteke eskabide-formulariora) honako esteka honetan dago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1232703

Aipatutako webgunean eskuragarri egongo diren eskabide-eredu normalizatuen edukia agindu honen II. eranskinean adierazitakoa izango da.

5.– Eskaeraren ondorengo izapideak, kanal elektroniko bidezkoak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» aukeraren bitartez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Eskabidea ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Eskabide bakarra aurkeztu beharko da, beteta, entitate edo enpresak aurreikusita dituen jarduketa guztietarako, entitate eskatzailea ordezkatzeko legezko ahalmena duen pertsonaren sinadura onartuarekin, eta, eskabidearekin batera, hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira, euskarri gisa.

7.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Era berean, dirulaguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

8.– Eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badute eskatutako dokumentazioa, eta berariaz adierazten bada ez dela aldaketarik egin, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren adierazi beharko da. Eskabidea aurkezteak berekin dakar organo kudeatzaileari baimena ematea dokumentazio hori eskuratu dezan, hargatik eragotzi gabe baimena berariaz ukatu ahal izatea. Hala eginez gero, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

9.– Pertsona eta entitate eskatzaileek dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik egiaztatuko beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela. Betebehar horri eutsi beharko zaio, gutxienez laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den unera arte. Betebehar horiek betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie dokumentu horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak horren aurka azalduz gero, bere kabuz bilatu eta aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.

9. oinarria.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Entitate edo pertsona eskatzaileak eskabide bat bete beharko du, eta agiri hauek atxiki eskabide horri:

a) Honako hauek biltzen dituen memoria bat:

– Premien analisia eta egin beharreko azterlanaren motibazioa.

– Azterlanaren deskribapena eta egitura, eta azterlana egikaritzeko epea.

– Aurrekontu xehakatua.

– Jarduera zer udalerritan gauzatuko den.

– Entitate sustatzaileko plantillaren deskribapena, sexuaren eta adinaren araberakoa, bai eta gizarte- eta lan-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen xehetasuna ere.

– Agindu honen 10. oinarrian aurreikusitako azpikontratazio osoa edo partziala gertatzen bada, hauek zehaztu beharko dira: azpikontratatuko den jardueraren ehunekoa; zer pertsona fisiko edo juridikorekin azpikontratatuko den, eta zer jarduera azpikontratatuko diren.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, honako hauek jasotzen dituena: agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela, aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla, hori egiaztatzen duten agiriak badituela, eta, hala eskatzen zaionean, Administrazioaren esku jarriko dituela, IV. eranskineko ereduaren arabera.

c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteei eta ondasun-erkidegoei dagokienez, kide guztiek sinatutako agiri bat, non izendatzen baita, batetik, ordezkari edo ahaldun bakarra, elkartearen onuradun den aldetik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoak dituena, eta, bestetik, funtsen hartzaile izango den kide bat, elkarteko gainerako kideen artean funtsok banatuko dituena.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen agiria eta NAN/IFK identitatea, eskatzaileak informazio hori Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatzearen aurka berariaz egin duen kasuetan.

e) Pertsona edo entitateen justifikazioa, ez egotearena onuradun-izaera lortzeko 4.4 oinarrian adierazitako debekuetan, lekukotza judizialaren, ziurtagiri telematikoen edo datu-transmisioen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko dagokion araudian ezarritakoaren arabera, edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, edo, agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez oinarri honetako b) apartatuan aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena.

f) Entitate eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

2.– Edonola ere, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo agiri osagarriak eska diezazkioke.

10. oinarria.– Kontratazioa.

1.– Onuradunak hirugarrenei kontratatu ahalko die, oso-osorik edo zati batean, diruz lagundutako jarduera. Jarduera gauzatzeko kontratua diruz lagunduko den jardueraren % 100ekoa izan daiteke.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen Legeko 31.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa), ulertuko da diruz lagundutako jarduera onuradunak kontratatu egin duela, hirugarrenekin hitzartzen duenean hura exekutatzea osorik edo zati batean; kontzeptu horretatik kanpo geratzen da, ordea, jarduera hori bere kasa egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

2.– Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 euro baino gehiagokoa bada, kontratazioak betekizun hauek bete beharko ditu:

a) Kontratua idatziz egitea.

b) Kontratua egin baino lehen, kontratua egiteko baimena ematea entitate emaileak.

3.– Ezingo da kontratua zatikatu haren zenbatekoa murriztu eta aurreko apartatuan zehaztutako baldintzak ez betetzeko.

4.– Kontratistek onuradunaren aurrean baino ez dute izango betebeharrik, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo egikaritzeko erantzukizun osoa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.

5.– Aurreko apartatuetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, onuradunei dagokie ziurtatzea ezen, diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin hitzartuz gero, agindu honetan ezarritako mugak errespetatuko direla diruz lagundutako gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez. Kontratistek, bestalde, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, muga horiek betetzen direla behar bezala egiaztatzen uzteko.

6.– Onuradunek inola ere ezin izango dute honako hauekin hitzarmenik egin diruz lagundutako jarduera osoa edo haren zati bat gauzatzeko:

a) Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko debekuren baten eraginpean dauden pertsonak edo entitateak, ezta agindu honen 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak ere.

b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsonak edo entitateak.

c) Bitartekari edo aholkulariak, baldin eta horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin gisa definitzen badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

d) Onuradunarekin lotura duten pertsona edo entitateak, baldintza hauek bete ezean:

1) Aldez aurretik organo emailearen berariazko baimena eskuratzea ebazpen arrazoitu baten bidez.

2) Dirulaguntzaren zenbatekoa ez izatea atxikitako entitateak egindako kostuarena baino handiagoa. Kostua justifikazioan egiaztatuko da, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako termino beretan.

e) Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonak edo entitateak.

11. oinarria.– Balorazio-irizpide orokorrak.

1.– Proiektuak baloratzeko, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak izango dira kontuan:

a) Memoria teknikoaren kalitatea. Bertan, argi eta garbi adieraziko dira azterlanaren motibazioa eta antzemandako premiak, proposatutako helburuak, proposatutako egutegia eta abar, gehienez 40 puntu, eta honako parametro hauek baloratuko dira:

– Premien analisia eta azterlanaren motibazioa: 10 puntu, gehienez.

– Proposatutako esku-hartzea: 10 puntu, gehienez.

– Espero diren emaitzak: 10 puntu, gehienez.

– Proposamenaren kalitate orokorra: 10 puntu, gehienez

b) Irizpide objektiboak (gehienez 60 puntu), honako banaketa honen arabera:

– Proposamenaren egokitasuna: III. eranskinean proposatutako lehentasunezko esku-hartzeekin bat etortzea: 10 puntu, gehienez.

– Sexua, 15 puntu, gehienez:

• Emakumeek sustatutako proiektua. Enpresa pertsona fisikoa ez bada, bere partaidetza % 50ekoa edo altuagoa izatea baloratuko da. 15 puntu.

• Langileen artean gutxienez % 40 emakumeak diren enpresek sustatutako proiektua: 15 puntu.

• Kudeatzailetzat emakume bat duten enpresek sustatutako proiektua: 15 puntu.

• Administrazio-kontseiluan emakumeek gutxienez proportzio orekatuan parte hartzen duten enpresek sustatutako proiektua: 15 puntu.

– Gaztea: 41 urtetik beherako pertsonek sustatutako proiektuak: 10 puntu.

– Enpresa mota (gehienez, 10 puntu), eta kontuan izanik:

• Inkubazio-enpresa (4 urtetik beherakoa): 10 puntu.

• Azelerazio-enpresa (4-8 urte): 8 puntu.

• Enpresa txikia: 6 puntu.

• Enpresa ertaina: 4 puntu.

• Kooperatiba-oinarriko enpresa: 10 puntu.

– Ofizialki onartutako kalitate-markak eta nekazaritza ekologikoko markak: 5 puntu.

– Belaunaldi-erreleboaren ondoriozko enpresek aurkeztutako proiektuak: 5 puntu.

– Elikagai Sistemako Enpresa Jardunbide Egokien Kodeari atxikitako enpresa: 5 puntu.

2.– Laguntza eskuratu ahal izateko, memoria teknikoaren kalitateari buruzko apartatuan 25 puntu lortu beharko dira gutxienez, eta 30 puntu, berriz, balorazioaren puntuazio osoan.

12. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzek gehieneko muga bat izango dute; zehazki, eskatzaile bakoitzak ezingo du 14.999,00 eurotik gora jaso. Lerro berean edo desberdinetan eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, aurkezpen-ordenaren arabera egingo da hautaketa.

2.– Diruz lagundu daitezkeen kostuen –6. oinarrian ezarritakoen– gaineko laguntza-ehunekoa edo oinarrizko laguntza –proiektu batek jaso dezakeena– laguntza-motaren araberakoa izango da:

a) Proiektu orokorrak (elikaduraren eta zuraren balio-katearen eremuan ekintzailetza eta enpresa-jarduera berriak sortzea bultzatzen duten proiektuak, negozio berriak abian jartzeko aholkularitza espezializatuaren, bideragarritasun-azterlanak egitearen eta patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzearen bidez): laguntza-ehunekoa % 60koa izango da (1. eta 2. lerroak).

b) Ikuspegi jasangarria duten proiektuak (elikagaien eta zuraren balio-kateko entitateen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez): laguntzaren ehunekoa % 50ekoa izango da (3. eta 4. lerroak).

3.– Laguntzaren intentsitatea edo diruz lagundu daitezkeen proiektuen kostuen ehunekoa –2. apartatuan ezarritakoa– honela handitu ahalko da:

a) Emakumeek nekazaritza-ustiategietan sustatutako proiektuak, baldin eta titularra emakume bat bada, edo titulartasuna partekatua bada, edo pertsona juridiko batena, non emakumeen esku dauden partaidetza sozialen ehunekoa edo partaidetzak gutxienez % 50 baitira, bi pertsona badira, edo, gutxienez, orekatua gainerako kasuetan: + % 15eko intentsitate gehigarria.

b) Emakumeek sustatutako proiektuak: Pertsona juridikoen kasuan, partaidetza % 50etik gorakoa dutela egiaztatzen badute: + % 10eko intentsitate gehigarria.

c) Gazteek sustatutako proiektuak: Pertsona juridikoen kasuan, partaidetza % 50etik gorakoa dutela egiaztatzen badute: + % 10eko intentsitate gehigarria.

d) Enpresa sortu berriek edo inkubazio-enpresek sustatutako proiektuak (<4 urte): + % 5eko intentsitate gehigarria.

e) Azelerazioaldian dauden enpresek sustatutako proiektuak (4-8 urte): + % 2ko intentsitate gehigarria.

f) Lehiatu Inbertsioa programa arautzen duen aginduan elikagaien industriaren arloko sektore estrategiko eta traktore gisa zehazten diren sektoreetako enpresek sustatutako proiektuak: + % 20 gehigarria.

Gehikuntza gehigarria ez da % 20tik gorakoa izango.

13. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak izango du agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.

2.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute betekizunak betetzen diren, eta berariaz jasota utziko dute hori.

3.– Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna izango da Balorazio Batzordeko burua. Zuzendaritza bereko teknikari bat eta Hazi Fundazioko ordezkari bat izango dira batzordekideak, eta lehenengoak idazkari-lanak egingo ditu. Balorazio Batzordearen osaeran, gaitasun, konpetentzia eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua bermatuko da, alde batera utzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa izatea.

4.– Balorazio Batzordeak, dagozkion eginkizunak betetzearren, aztergai den gaiko adituak bileretara bertaratu daitezela eskatu ahalko du, baita aholku eman dezatela ere.

5.– Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

6.– Balorazio-batzordearen egitekoak honako hauek izango dira:

a) Aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea; identifikatu egingo dute zeintzuek betetzen duten aplikatu beharreko araudia eta zeintzuek ez, eta baloratu egingo dituzte bai proiektua, bai ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila.

b) Laguntzak balioesteko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, txosten bat egitea, bi gauza zehaztuz: egindako ebaluazioak zer eman duen; eta onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman.

7.– Balorazio Batzordeak barne-funtzionamendurako arau propioak ezarriko ditu. Arauok aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

8.– Balorazio Batzordean parte hartzeko eta beste zeregin batzuetarako, Hazi Fundazioak entitate lankide gisa jardungo du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.

9.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak lanak, zerbitzuak eta haren helburu sozialari loturiko edozein jarduketa utzi ahalko du Hazi Fundazioaren gain, betiere administrazio-ahalak betetzea ez badakar berekin, eta, gainera, agindutako lanak eta zerbitzuak gauzatzeko behar diren jarraibideak alde bakarretik finkatu ahalko ditu, deialdi honetara aurkez daitezkeen proiektuak baloratzeko behar diren ezagutza espezifikoen –gai jakin batzuei buruzkoen– espezifikotasuna dela-eta.

10.– Hazi Fundazioak honako eginkizun hau egingo du:

«Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, ebaluazioaren xede den gaian aditua den euskarri teknikoa izateko premian oinarrituta. Ezarritako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialetan, ezarrita dauden irizpideen arabera».

14. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Deialdi hau ebazteko prozedura lehiaketa bidezko norgehiagoka-prozedura izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 19.1 artikuluarekin bat.

2.– Laguntza-lerro bakoitzeko, aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ondotik, laguntzak esleituko dira, aipatu ordenari jarraikiz eta agindu honen 12. oinarrian ezarritako ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio proposamenaren kalitate orokorrari buruzko balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Berdinketak jarraitzen badu, hurrenkera hau hartuko da kontuan:

– Proposatutako esku-hartzea eta espero diren emaitzak.

– Premien analisia eta azterlanaren motibazioa.

4.– Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da, baldin eta kopuru hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 70ekoa edo handiagoa bada. Diru kopuru erabilgarri hori diruz lagundu daitekeen gastuaren % 70 baino gutxiago bada, ez da laguntza esleituko, eta geratzen den kopuru erabilgarriak 2. eta 6. oinarrietan jasotako beste lerro batera zuzendutako funtsak handituko ditu, honako hurrenkera honetan: 4., 3., 1. eta 2. lerroak, agortu arte.

5.– Balorazio Batzordeak, aurreko oinarrian azaldu den bezala, aurkeztutako eskabide eta dokumentu bakoitza aztertu ondoren, agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, eta, laguntzak balioesteko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta, txosten bat egingo du egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko eta eskatzaile bakoitzarentzat kalkulatutako zenbatekoa adierazteko.

15. oinarria.– Behin-behineko ebazpen-proposamena.

1.– 13.6.b) eta 14.5 oinarrietan aipatzen den Balorazio Batzordearen txostena kontuan hartuta, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta bertan adieraziko du zein eskatzailerentzat proposatzen den dirulaguntza eta zein den haren zenbatekoa.

Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da onuradunek dirulaguntzak jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituztela, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera.

2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, behin-behineko ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

3.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, emandako behin-behineko ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

16. oinarria.– Prozedura ebaztea, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publikotasuna.

1.– Deialdian aurkeztutako eskabideak dagokion prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio ebazpena ematea, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak proposatuta eta hark txostena egin ondoren. Txosten horretan jasota geratu beharko da ezen, bere esku dagoen informaziotik ondorioztatzen denez, onuradun izateko proposatutako entitateek dirulaguntzak jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

2.– Esleipen-prozeduran ematen den ebazpenean, zehaztuko da zer jarduketa lagunduko diren diruz, eta bakoitzari buruz, halaber, zein den pertsona edo entitate onuraduna, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onetsitako aurrekontua, gauzatzeko epea eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; horrekin batera, ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa adieraziko dira.

Nortasun juridiko propiorik gabeko taldeei dagokienez, orobat adieraziko da zein den dirulaguntza jasoko duen jarduketa, zein diren taldea osatzen duten entitate onuradunak eta proiektuaren arduraduna, zenbateko dirulaguntza esleitu zaion taldekide bakoitzari, eta taldeak zein gauzatze-konpromiso hartu dituen bere gain, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluarekin.

3.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrez gain, eta informazio gisa, ebazpen osoa helaraziko zaie interesdun guztiei, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira. Informazioa modu elektronikoan helaraziko da, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» zerbitzuaren bidez.

Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako data joko da jakinarazpen-datatzat.

4.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta 3. apartatuan ezarritako argitalpena egin ez bada, pertsona eta entitate interesdunek ulertu behar dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 5. apartatuan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka (ez dio amaiera ematen administrazio-bideari), gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

17. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honen xede diren laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz laguntzen den jarduera egitea, laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako epean.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

c) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamabost eguneko epean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.

d) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

e) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.

f) Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatu dizkiotela administrazioren bati edo ente publiko edo pribaturen bati helburu bererako, eta, hala badagokio, eman dizkietela, egoera horren berri izan eta hurrengo hamabost egunetan; halaber, aurreko hiru ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldian zehar beste minimis laguntza batzuk jaso izana ere jakinaraztea. Egoera horren berri izan bezain laster jakinarazi behar zaio, jasotako funtsei emandako erabilera justifikatu baino lehen betiere.

g) Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektiboren edo subjektiboren aldaketa jakinaraztea, idatziz, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari, jakin bezain laster eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu aurretik edo justifikatzeko unean.

h) Gastuei eta diruz lagundutako jarduerei buruz ematen den informazio edo publizitate guztian, argiki jasotzea Eusko Jaurlaritzaren funtsekin finantzatu direla jarduerok, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan arautzen den Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoari jarraikiz.

i) Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako inbertsio eta gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

j) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, haien egiaztapena eta kontrola egiteko eska daitezkeen bitartean.

k) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

18. oinarria.– Gastuaren justifikazioa.

1.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikulua betez, dirulaguntza jaso duen inbertsio- edo gastu-proiektua gauzatu dela eta onuradun izateko eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen direla justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko zaizkio Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzari:

a) Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, non informazioa jasoko baita proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruz eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruz.

b) Fakturak edo froga-agiri balio berekoak eta ordainagiriak, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeko 32. artikuluan (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa) eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko 72. eta 73. artikuluetan ezarritakoaren arabera, dekretu horren bidez onartu baitzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua. Agiri horiek laguntzaren onuradunaren izenean egon beharko dute. Faktura egin beharrik ez dagoen kasuetan, ordainagiria aurkeztu beharko da, hala jartzen baitu azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan, 3. artikuluan. Dekretu horretan arautu ziren fakturazio-betebeharrak.

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.

d) Dirulaguntzak itzultzeagatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz eta automatikoki egiaztatuko du Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den dokumentua aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitu egin beharko da.

4.– Aurreko apartatuetan zerrendatutako agiriak aurkeztu ondoren, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako langileek proiektuaren amaierako ebaluazioa egin eta proiektua gauzatu izanaren azken ziurtagiria emango dute.

5.– Laguntzak behar bezala kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkezteko epea, gehienez, 2026ko urtarrilaren 15era artekoa izango da.

19. oinarria.– Ordainketa.

1.– Ordainketak egiteko, aurretik inbertsioa edo gastua justifikatu behar dira, aurreko oinarrian adierazitako dokumentuak aurkeztuz.

2.– Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, agindu honen 22. oinarriko berreskuratze-prozedura jarriko da abian.

3.– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteei eta ondasun-erkidegoei dagokienez, funtsen hartzaile izateko izendatu den kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu funtsak elkarteko gainerako kideen artean.

4.– Ez da inolako ordainketarik egingo entitate onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

20. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

1.– Beste entitate publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko, horrela badagokio, eta, beharrezkoa izanez gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

2.– Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzaren aurrean.

3.– Aurkeztu ondoren dirulaguntza jaso duen proiektuan funtsezko aldaketak eginez gero, laguntza emateko ebazpena aldatuko da, betiere erabakigarriak izan ez badira; bestela, funtsezko aldaketa horiek ez badute aldatzen laguntzaren ebazpena, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak ebazpena emango du, eskatutako aldaketa horiek onartzeko.

4.– Honako hauek hartuko dira funtsezko aldaketatzat:

a) Azterlanaren xedean aldaketa esanguratsuak sartzea edo proiektuan hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.

b) Proiektua gauzatzeko egutegia aldatzea.

c) Proiektua gauzatzeko ezarritako faseren bat deuseztatzea.

d) Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.

e) Proiektuan parte hartzen duten agenteetatik bateren bat ordeztu edo kentzea.

5.– Aldaketek ez dute inoiz ekarriko emandako laguntza handitzea.

6.– Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute biderik emango laguntza ematea xedatzen den ebazpena aldatzeko.

7.– Baldin eta egindako gastuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearen likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

21. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

2.– Laguntzaren onuradunak uko egin ahal izango dio emandako laguntzari. Emandako laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Uko egiteko, halaxe egin dela egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein modu erabiliko da, eta Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea izango da, organo emaile gisa, ebazpen bidez, berariaz onartuko duena uko egite hori eta prozedura bukatutzat joko duena entitate horri dagokionez.

3.– Aurkeztutako uko-egitea ez da onartuko entitate interesdunari ez-betetzea deklaratzeko prozedura bat edo deialdi honen esparruan hasitako zehapen-prozedura bat hasi dela jakinarazi ondoren. Prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.

22. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek, gutxienez, ez-betetzeen kausak dira:

a) Agindu honetan ezarritako betebeharren bat ez betetzea.

b) Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

c) Laguntza zertarako eman zen, xede hori ez betetzea.

d) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

2.– Onuraduna aurreko apartatuan zerrendatutako ez-betetzeen kausetako baten egoeran badago, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ez-betetze espedientea egin ondoren, 15 eguneko epea emango dio interesdunari, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan; halaber, ebazpen bidez deklaratuko du dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu duela, osorik edo zati batean, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola, osorik edo zati batean, proiektuaren egikaritze-mailaren, jasotako laguntzen eta, hala badagokio, dirulaguntzen arloan aplika daitekeen berandutze-interesaren arabera, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe bidezko diren gainerako ekintzak.

Aipatutako diru-zenbateko horiek zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

3.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.

23. oinarria.– Bateragarritasunak.

1.– Agindu honetan xedatutako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein entitate publikok zein pribatuk xede bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu agindu honek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, emandako soberakina murriztu egingo da, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, entitate onuradunari entzun ondoren. Alabaina, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat faboragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

2.– Era berean, laguntza horiek metatu egingo dira beste administrazio publiko batzuek onuradun berberei emandako minimis laguntzekin, baina agindu honetan ezarritakoak ez diren helburuekin, halako moldez non guztien artean ez baitituzte gainditzen erregelamendu hauetan ezarritako gehieneko mugak: Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, eta Batzordearen 2014ko ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua. Hala izanez gero, agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak gutxitu egingo dira gehieneneko atalase aplikagarri horretara egokitu arte.

24. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira. Datuak babesteari buruzko informazioa lortzeko, jo helbide honetara:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/datuak-babesteko-ordezkaria/hasiera/

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala