Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2353

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduaren baimena aldatzeko dena, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik.

«Euskal Kirol Federazioen Batasunak» aurkeztutako eskabidea aztertu da. Erakunde hori Getxoko (Bizkaia) «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroaren» titularra da, eta eskabidea aurkeztu du saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua eta saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua irakasteko Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legea, Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, Saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua ezartzen duen eta haren oinarrizko curriculuma eta sartzeko baldintzak finkatzen dituen, eta Atletismoko kirol-teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak eta sartzeko baldintzak finkatzen dituen irailaren 6ko 669/2013 Errege Dekretua aldatzen duen urriaren 30eko 980/2015 Errege Dekretua, Saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua ezartzen duen eta haren oinarrizko curriculuma eta sartzeko baldintzak finkatzen dituen urriaren 30eko 982/2015 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikagarria den indarreko gainerako legeria,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Getxoko (Bizkaia) «Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa» kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimenduari emandako baimena, Bilbon (Bizkaia) egoitza bat ireki eta martxan jartzeagatik. 2024-2025 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 48018907 eta 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).

Izen generikoa: Kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimendua (KIIB).

Izen espezifikoa: «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa».

Titularra: Euskal Kirol Federazioen Batasuna.

Helbidea: Makalen hiribidea z/g (egoitza nagusia).

Udalerria: Getxo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak: Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak, saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua eta saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzera bideratuak.

• Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

• Goi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

Bilboko egoitza:

Kode-zenbakia: 48018907 eta 015908 (EAE) eta 48019742 (unibertsala).

Izen generikoa: Kirol-irakaskuntzen ikastetxe baimendua (KIIB).

Izen espezifikoa: «EKFB Kirol Irakaskuntzen Euskal Zentroa».

Titularra: Euskal Kirol Federazioen Batasuna.

Helbidea: Madariaga Hiribidea, 67.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak: Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak, saskibaloiko kirol-teknikariaren titulua eta saskibaloiko goi-mailako kirol-teknikariaren titulua lortzera bideratuak.

• Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

• Goi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Baimendutako ikaskuntzek indarrean den antolamendu akademikoa bete beharko dute. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO BAKARRA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala