101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2349
AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2025eko maiatzaren 6ko Agindua, ikus-entzunezkoen produkziorako 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
2025eko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (93. zk.) argitaratu zen Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Agindua, ikus-entzunezkoen produkziorako 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena. Bada, agindu horretan horrelako akats bat egin denez, zuzendu egiten da ondoren:
2025/2137 (13/30) orrialdean, 16. artikuluan,
hau dio:
1.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek aldi berean emandako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere agindu honetan eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
2.– Hasieran aurkeztutakoa baino aurrekontu-egikaritze txikiagoa onartuko da, eta, betiere, azken horren % 70 baino handiagoa; baina, kasu horietan, proportzionalki murriztuko da emandako laguntza, ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoak gainditzen badira. Horretarako, Kulturako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako laguntzen zenbatekoak egokitzeko.
Baina hau esan behar du:

3.– Behar bezala justifikatutako gerora sortutako arrazoiak daudenean, deialdi honetan aurreikusitako laguntza jaso duen pertsonak edo erakundeak bere posizioan dagoen beste pertsona edo erakunde baten subrogazioa eskatu ahal izango du, baldin eta pertsona edo erakunde onuradun izateko 4. artikuluan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen baditu eta diruz lagundutako proiektuarekin jarraitzen badu.
Eskabidearekin batera, arrazoiak zehaztuko dituena, pertsona edo erakunde onuradunak honako hauek aurkeztu beharko ditu: subrogatuko den pertsonak edo erakundeak onuradun izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa, 7.1 artikuluan eskatutako dokumentazioa, 8. artikuluan aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpena, eta diruz lagundutako proiektuaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak bere gain hartuko dituela adierazten duen berariazko adierazpena.
Eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak proposamena egin ondoren, Kulturako sailburuordeak ebazpena emango du subrogazioa baimentzeko edo ukatzeko. Baimena emanez gero, ordaintzeke dauden zenbatekoak eta ordainketa-egutegia zehaztuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS