Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2025eko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2344

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 21ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Raquel Campos Sopelana andreak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Raquel Campos Sopelana andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 66 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2025eko maiatzaren 21etik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hura eman duen organoaren aurrean hilabeteko epean edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 21a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala