
100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
BIZKAIKO MEDIKUEN ELKARGOA
2332
IRAGARKIA, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren estatutuak aldatzeari buruzkoa.
Bizkaiko Medikuen Elkargoko Batzar Nagusiak, 2024ko martxoaren hamazortziko bilkuran, elkargoaren estatutuak aldatzea proposatu zuen. Proposatutako testua, behin betiko onartu aurreko izapide gisa, jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, interesdunek alegazioak edo iradokizunak egin ditzaten, Profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuak 38.2 artikuluan aurreikusitakoa betez. Alegazioak edo iradokizunak Bizkaiko Medikuen Elkargoko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira (Lersundi kalea 9, 1. solairua, 48009, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara.
Aldaketak jasotzen dituen testua interesdunen eskura dago Elkargoko iragarki-oholean: (https://www.cmb.eus/estatutos-del-cmb-aprobados-en-asamblea-general-extraordinaria-2024)
Bilbao, 2025eko maiatzaren 20a.
Bizkaiko Medikuen Elkargoko idazkaria,
JUAN GONDRA DEL RÍO.
RSS