Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2331

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ziortza-Bolibarko udalerrian (Bizkaia) dagoen Baltsois iturburuaren 108 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, ureztatzeko.

– Espedientea: A-B-2024-0019

– Eskatzaileak: Lucía Astorquia Garechana eta Nerea Kaltzakorta Astorkia.

– Hartunearen kokapena: Ziortza-Bolibar (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 538.490 eta Y: 4.789.803

– Eskatutako urteko bolumena: 108 m3/urte.

– Uraren erabilera: Ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Iturburutik kutxatila baten bidez hartutako urak iturburuaren ondoan dagoen 3,3 m3-ko depositu batera bideratzen dira, eta, ondoren, Txatxanetxe baserrira, 150 m2 inguruko ortua eta 150 m2 inguruko berotegia ureztatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 8a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko abenduaren 4koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala