Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2328

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan bideratutako 173/2025 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioak administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesdunak epatzeko eskatu du, hurrengo prozeduran: 173/2025 prozedura arrunta, Hezkuntza Sailaren 2024ko abenduaren 18ko Aginduaren aurkakoa (2025-01-08ko EHAA). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2025-2026 ikasturterako eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epeak ezartzen dira, eta ikasleak onartzeko jarraibideak onartzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 20a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.


Azterketa dokumentala