
100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
2324
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira 2025eko otsailaren 18ko Ebazpena eta horren oinarriak, deialdia egiten duena ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko, eta onartzen baita ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako zuzkidura ekonomikoa handitzea.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitu ziren 2025eko ekitaldirako (EHAA, 52. zk., martxoaren 17koa). Ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako laguntzetarako diru-zuzkidura 3.600.000 eurokoa da –ondoz ondoko lehia-prozeduraren bidez emanak–.
2025eko martxoaren 4ko Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez, Kreditu Globala 2.500.000,00 euro gehitzea onartu zen, Diruzaintzako gerakinen kargura, Lehendakaritzaren kreditu-beharrei erantzuteko 2025ean, eLankidetzak 2025eko garapenerako lankidetzaren laguntzak finantzatu ahal izateko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen 2025eko martxoaren 14ko erabaki bidez, 2025eko ekintza humanitarioko laguntza-deialdiko ekintza humanitarioko proiektuei 1.000.000 euro esleitzea onartu zen, eta gainerakoa lankidetza-proiektuen beste laguntza-lerro batera bideratzea. Ondorioz, proiektuen modalitateari 4.600.000 euro esleitu zaizkio, guztira.
Hala, batetik, aldatu egin behar dira 2025eko otsailaren 18ko Ebazpena, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, deialdia egiten duena ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak emateko 2025ean, eta horren oinarriak; bestetik, onartu egin behar da 2025eko ekintza humanitarioko esku-hartzeen laguntza-deialdiko ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako zuzkidura ekonomikoa handitzea, baita horren xedapen gehigarria eta zuzkidura horri dagozkion oinarriak ere, gehikuntza horretara moldatzeko.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpena, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitzen dituena, eta horren oinarriak aldatzea eta 2025eko ekintza humanitarioko esku-hartzeen laguntza-deialdiko ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako zuzkidura ekonomikoa handitzea (3.600.000 eurotik 4.600.000 eurora). Afrikaren erreserba 2.300.000 eurokoa izango da, zuzkidura 4.600.000 eurora handitzearen ondorioz (1.800.000 eurokoa zen, 3.600.000 euroko jatorrizko zuzkidurarekin).
Bigarrena.– Ekintza humanitarioko esku-hartzeen laguntza-deialdiko ekintza humanitarioko proiektuen modalitatean jasotako eskabideak finantzatzera bideratuko dira baliabide horiek, eskabideak aurkezteko epea ireki zen unetik dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak betetzen badituzte, Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak ezartzen duen eran eta, betiere, segidako lehia-prozeduraren arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIA
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren xedapen gehigarria aldatuko da, (Ebazpen horren bidez 2025eko ekitaldirako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitzen dira –EHAA, 52. zk., 2025eko martxoaren 17koa–), eta honela idatzita geldituko da:
«Garapenerako lankidetzaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatzen duen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23.4 artikuluak dioenez, entitate eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa zehaztuko da dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian.
Horrela, Kontseilu Errektoreak, 2025eko martxoaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen entitate eskatzaile bakoitzak, gehienez, bana daitezkeen funtsen % 7 eskuratu dezakeela, eta zenbateko hori finkatuta geldituko dela argitaratzen den lehenengo deialdian. Hau da, 4.143.687,82 euro, garapenerako lankidetzaren kargura urtean onartzen diren laguntzen edozein deialditan; dirulaguntza horiek geroago ordaindu litezke, aurreragoko ekitaldietan.
2.– Adierazitako gehieneko guztizko zenbateko horrek deialdi honi ez ezik, 2025ean izan daitezkeenei eta izan direnei ere eragingo die».
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; hala ere, ebazpena sinatu den egunean bertan hasiko da ondorioak izaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS