Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2319

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2024ko otsailaren 29ko Agindua bigarren aldiz aldatzen duena. Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Manuel de Larramendi» eta «Nuestra Señora de Aránzazu» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen baimena iraungi zen pixkanaka, udalerri bereko «Santa Teresa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik, eta ikastetxe horren baimena aldatu zen.

Donostiako «ElaiEnea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Fundación Escuela Teresiana» erakundeak Haur Hezkuntzako lehen zikloko bi unitateren erabilera aldatzeko aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Kontuan izan behar da ikastetxe hori irakaskuntzak integratzeko prozesu batean murgilduta dagoela. Prozesu hori honako hauek sinatu dute: «Fundación Elikel» titularrak, «Fundación Educativa Jesuitinas» entitateak, «Nuestra Señora de Aránzazu» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak, eta «Fundación Elikel» erakundeak, «Manuel de Larramendi» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak. Beraz, matrikularen arabera, beharrezkoa da Haur Hezkuntzako lehen zikloan ikastetxe integratzaileari baimendutako unitateen adin-tarteen araberako banaketa aldatzea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hauek aztertu dira: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua, eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua. Gainera, gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak ere aztertu ditugu, eta, horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 29ko Aginduaren bosgarren ebatzi-zatia aldatzea. Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) «Manuel de Larramendi» eta «Nuestra Señora de Aránzazu» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuen baimena iraungi zen pixkanaka, udalerri bereko «Santa Teresa» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan integratzeagatik, eta ikastetxe horren baimena aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 53. zk., 2024ko martxoaren 13koa, asteazkena). Honela geratuko da:

«Aipatutako integrazioaren ondorioz, baimena ematen da 2024-2025 ikasturtetik aurrera Donostiako (Gipuzkoa) «Santa Teresa» ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko. 2024ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakia: 012547 (EAE) eta 20004149 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «ElaiEnea».

Titularra: Escuela Teresiana Fundazioa.

Helbidea: Manuel Lardizabal, 25.

Udalerria: Ibaeta, Donostia / San Sebastián.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate:

• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako unitate 1, 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako unitate bat, 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 5 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.

– Batxilergoa: 4 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako, eta modalitate hauek:

• Zientziak eta Teknologia.

• Giza eta Gizarte Zientziak.

• Orokorra.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala