
100. zk., 2025eko maiatzaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
MENDAROKO UDALA
2315
IRAGARKIA, funtzionario-araubideko zerbitzu anitzetako laguntzailearen bi plaza lehiaketa-oposizio bidez kontratatzeko oinarriak eta deialdia onartzeari buruzkoa.
Mendaroko Udalaren 2025eko maiatzaren 7ko 179. zenbakidun Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu ziren funtzionario-araubideko zerbitzu anitzetako laguntzailearen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez kontratatzeko oinarriak eta deialdia.
2025eko maiatzaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratuta daude plazak kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
Eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honen ondorengo iragarkiak, oinarrien arabera bidezkoak direnean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honen egoitza elektronikoan argitaratuko dira, baita iragarki-taulan ere, zabalkunde handiagoa izan dezaten.
Mendaro, 2025eko maiatzaren 21a.
Alkatea,
ENETZ EZENARRO ARRIOLA.
RSS