
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2312
IRAGARKIA, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-14/2025-AD zehapen-prozeduran eman duen ebazpena.
Ezinezkoa izan da X7840036A AIZ duen pertsonari ebazpen hori ohiko moduan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horren arabera, jakinarazten zaio ebazpena osasun-arloko arau-hauste bat egitegatiko zehapen-espedientearen barruan igorri dela eta guztira 601 euroko isuna jarri dela.
Legezko ohartarazpenak:
Zehapenaren ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen. Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio aipatu sailburuordeari ez ezik baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari ere, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Espedientea Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahalko da: Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao (Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, lehenbizi hitzordua hartu behar da telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.
Ohartarazten da isunaren zenbatekoa epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik 15era bitartean bihurtzen bada irmo, datara horretatik hurrengo hilaren 20ra arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean bihurtzen bada irmo, irmotasunaren datatik hurrengo hilaren 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmo bihurtuko da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igarotakoan ez bada halakorik egiaztatu, edo alegazioa aurkeztu bada, interesdunak hura ezetsi dela (hala badagokio) jakiten duen datatik.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehen adierazitako helbidean, aldez aurretik hitzordua hartuta).
Isuna ez bada aipatutako borondatezko epean ordaintzen, premiamendu-bidetik hartuko da, indarreko xedapenetan ezarritakoaren arabera, kasuan kasuko errekarguak aplikatuta.
Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ediktu-jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean, «dies a quo» bezala ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2025eko maiatzaren 15a.
Osasuneko Bizkaia lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.
RSS