
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2308
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko apirilaren 24koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2025erako Ekintzaile laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatutakoa betez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen badira eta dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, baina horiek zuzentzea komenigarritzat jotzen bada nahasketak saihesteko, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak hala eskatuta..
Mota horretako akatsak aurkitu dira 2025erako "Ekintzaile" laguntza-programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen 2025eko apirilaren 24ko SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren Ebazpenean, zeina 2025eko maiatzaren 15eko 90. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta baitago; hortaz, akats horiek zuzenduko dira.
Euskarazko argitalpenaren 2025/2069 (23/5) orrialdean, eranskinean, 5.1 artikuluan.
hau jartzen duen tokian:
«Honako hauek izan daitezke lagun egiteko laguntzaren onuradunak: (i) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak; eta (ii) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eratutako edo 2023ko urtarrilaren 1az geroztik jarduera ekonomikorik ez duten baina egoitza soziala edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak, baldin eta enpresa-proiektu berritzailea edo industria- eta teknologia-oinarrikoa edo produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetakoa bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazi nahi bada.»
hau jarri behar du:
«Honako hauek izan daitezke lagun egiteko laguntzaren onuradunak: (i) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoak; eta (ii) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eratutako edo 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako jarduera ekonomikoan alta emanda, gutxienez jarduera-zentro batekin Euskal Autonomia Erkidegoan; bi kasuetan baldin eta enpresa-proiektu berritzailea edo industria- eta teknologia-oinarrikoa edo produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetakoa bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazi nahi bada.»
RSS