Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
2305

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, urriaren 10eko 149/2023 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak sortutako gizarte-bonu termikoaren kudeaketa, ebazpena eta ordainketa arautzen dituenak, 2024ko gizarte-bonu termikorako esleitutako zuzkidura argitaratzen duena.

Urriaren 10eko 149/2023 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak sortutako gizarte-bonu termikoa kudeatzeko, ebazteko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du (2023ko urriaren 23ko EHAA, 202. zk.).

3.2 artikuluan honako hau adierazten da: «Gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpenaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da), Estatuko Aurrekontu Orokorretatik eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik gizarte-bonu termikorako esleitutako urteko zuzkidura jakinaraziko da (azken horren kasuan, halaxe egingo litzateke, baldin eta Estatuko zuzkidura ekonomikoa handitzea erabakiko balitz)».

Bono termikoko laguntza hau Ongizateko, Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez onartutako 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dago, eta 2024-2028 Gobernu Programaren I. ardatzean jasotako kalteberatasun eta babesgabetasun bereziko egoerei erantzuteko 12. konpromisoan sartzen da.

Dirulaguntza hau Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren mende dago (2023ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Lege hori 2023ko abenduaren 30ean sartu zen indarrean.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Publizitate-printzipioa betetze aldera, adierazten da 2025eko ekitaldian 14.092.039,21 euroko zenbatekoa erabiliko dela urriaren 10eko 149/2023 Dekretuan aurreikusitako 2024ko gizarte-bonu termikoa finantzatzeko. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak sortutako gizarte-bonu termikoa kudeatzeko, ebazteko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du.

Laguntza hori osorik finantzatuko da Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari dagozkion Estatuko Aurrekontu Orokorren zuzkiduraren kontura, zeina zuzenean Euskal Autonomia Erkidegora transferitu baita, bai eta aipatutako ministerioak aintzat hartu dituen aurreko ekitaldietako gerakinen kontura ere, 2024ko gizarte-bonu termikorako Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako zenbatekoak kalkulatzeko, energia-trantsiziorako eta kontsumitzaileen babeserako presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuaren 10.6 artikuluan ezartzen den bezala.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Lehenengoa.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan ezarritakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratzea, hala xedatzen baita urriaren 10eko 149/2023 Dekretuaren 3. artikuluaren hirugarren paragrafoan (Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeseko presako neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak sortutako gizarte-bonu termikoa kudeatzeko, ebazteko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du dekretu horrek).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.

Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala