
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2304
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» musika-eskola pribatuari emandako baimena aldatzeko baimena ematen duena, helbidea aldatzeagatik.
Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» musika-eskola pribatuak helbidea aldatzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Azpeitiko (Gipuzkoa) «Juan de Antxieta» musika-eskola pribatuari emandako baimena aldatzeko baimena ematea, helbidea aldatu delako. Aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 012407 (EAE) eta 20007199 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Juan de Antxieta».
Titularra: «Juan de Antxieta Musika Eskolako Gurasoen Elkartea».
Helbidea: Soreasu, 1.
Udalerria: Azpeitia.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Mailak: 1, 2, 3 eta 4;
– Espezialitateak eta familiak:
– Hari igurtziko instrumentuak: kontrabaxua, biolina, biola eta biolontxeloa.
– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, txirula eta saxofoia.
– Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa, tronpeta, tuba eta bonbardinoa.
– Teklatu-instrumentuak: pianoa, akordeoia, organoa eta teklatua.
– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.
– Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra eta gitarra elektrikoa.
– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa, txalaparta eta panderoa.
– Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.
– Dantza-espezialitatea: euskal dantza.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Legearen hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili dagokion erregistro-inskripzioan azaltzen den izenaren bestelakorik bere burua identifikatzeko.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS