
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 3 orri.)
- EPUB (240 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2299
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntza-deialdiak (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen denak) 7.11 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko ekainaren 18an egindako bilkuran.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 EGF programa operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS