
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2298
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2024-2026ko dirulaguntzen deialdian laguntza jaso duten erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2024-2026ko dirulaguntzen deialdiak 7.11 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, eta jasotako zenbatekoak zein diren eta EGFek finantzaketan parte hartzen duela adieraziko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2024ko ekitaldian emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Bigarrena.– Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 EGF+ programa operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS