Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2297

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita langile langabeei lehentasunez zuzentzen zaizkien dirulaguntzen 2024. urterako erakunde onuradunen zerrenda, langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko batez ere langabeei zuzentzen zaizkien 2024. urterako dirulaguntza-deialdiak (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen denak) 7.6 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak ebazpen bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko uztailaren 9an egindako bilkuran.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egitea finantzatzeko batez ere langabeei zuzentzen zizkien dirulaguntzen 2024. urterako erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.

Bigarrena.– Berariaz jasotzea finantzaketan parte hartuko dutela, batetik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta, bestetik, Europako Gizarte Funtsak, Euskadiko 2021-2027 FSE programa operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala