
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2295
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena (kodea: 511786/7).
Kontuan hartu da zer xedatzen duen Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 94.9 eta 102.2 artikuluetan eta Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko martxoaren 4ko Aginduak (2025eko martxoaren 21eko EHAA, 56. zk.), Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Ordezkaritzako laneko lurralde-ordezkariaren 511786/7 kodeko lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duenak, hirugarren oinarrian. Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ibon Lopez Aldaz jauna Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari izendatzea (kodea: 511786; dotazioa: 7).
Bigarrena.– Izendapenak 2025eko maiatzaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 26a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS