
99. zk., 2025eko maiatzaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2294
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 14koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langilea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Enplegu Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Beatriz Resa Bardeci andrea Komunikazio Sozial eta Digitaleko aholkulari izendatzea, zuzendari-mailarekin (5334 kodea, 1 dotazioa), Lehendakaritzan.
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak Goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legean aurreikusitako ordainsariak eta gainerako prestazioak jasotzeko eskubidea izango du.
Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko maiatzaren 19tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoa eta administratiboak.
Era berean, Ebazpen honen bidez ezartzen den behin-behineko langilearen zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS