Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2025eko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2289

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, baimena emateko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartelak (oinarrizko mailakoak nahiz kualifikatuak) eman eta baliozkotzeko, 917 eta 926 bitarteko ikastaroetako ikasleei.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 917 ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko maila, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 918 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko maila, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 919 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 920 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 921 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatua, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 922 ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 923 ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 924 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatua, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 925 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 926 ikastaroa, maila kualifikatuko titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; eta beste autonomia-erkidego batzuetako ikastaroak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Hamar ikastaro horiek irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako eduki eta ikastorduekin bat etorriz egin dira; zehazki, A zatian, oinarrizko maila xedatzen da eta B zatian maila kualifikatua. Errege Dekretu horren bidez, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen da, B eta C txartel-motak lortzeko eskubidea emateko.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ondorengoak hartu dira kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrengoa.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, landare-osasunaren arloko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen dizkiona.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako erabilerako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 917 ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

2.– Oinarrizko mailakoa, 918 ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

3.– Oinarrizko mailakoa, 919 ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

4.– Oinarrizko mailakoa, 920 ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

5.– Maila kualifikatukoa, 921 ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

6.– Oinarrizko mailakoa, 922 ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

7.– Oinarrizko mailakoa, 923 ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

8.– Maila kualifikatukoa, 924 ikastarokoa, ebazpen honen VIII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

9.– Oinarrizko mailakoa, 925 ikastarokoa, ebazpen honen IX. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

10.– Maila kualifikatukoa, 926 ikastarokoa, ebazpen honen X. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala