Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2025eko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
2288

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2024ko Euskadi Ikerkuntza Saria esleitzen duena Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2024ko abenduaren 3ko Aginduak Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egin zuen, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 7ko Aginduak Ikerkuntzako 2024ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatu zuen, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuaren 10. artikulua, esleitzeko prozedurari buruzkoa, betez, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2024ko Euskadi Ikerkuntza Saria, Zientzia eta Teknologia modalitatean, esleitzea José Antonio Lozano Alonso doktoreari.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 7a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala