
98. zk., 2025eko maiatzaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 3 orri.)
- EPUB (246 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2278
EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2024rako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko dirulaguntzen 2024rako deialdiak 7.6 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2024ko uztailaren 9an egindako bilkuran.
Hori guztia dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2024ko ekitaldian emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.
RSS