Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2025eko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2271

772/2025 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko otsaileko zikloan eskainitako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkor baten deialdia egin zen Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera. Ebazpen hori 2021eko azaroaren 8ko 221. EHAAn argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 111/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko destinoen eskaintza argitaratu zen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoria / lanpostu funtzionalerako (2025eko otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.).

Apirilaren 14ko 391/2025 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 5eko 425/2025 Ebazpenaren bidez zuzendutakoa, argitaratu egin ziren onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak, eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko zikloan deitutako destinoak behin-behineko esleitu ziren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoen kategoria / lanpostu funtzionaletarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko. Bada, erabaki horren eranskinaren 9.8 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari bidali dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Mediko kategoriaren / lanpostu funtzionalaren destinoen esleipenari dagokion behin betiko zerrenda. Hortaz, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea, ebazpen honen I. eranskinaren bidez eta lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, 2025eko otsaileko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Mediko kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren onartutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 111/2025 Ebazpenean daude jasota.

Bigarrena.– Onartzea, ebazpen honen II. eranskinaren bidez eta baztertzeko arrazoiak azalduta, 2025eko otsaileko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Mediko kategoriako destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren baztertutakoen behin betiko zerrenda. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 111/2025 Ebazpenean daude jasota.

Hirugarrena.– Argitaratzea, ebazpen honen III. eranskinaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 111/2025 Ebazpenaren eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalari dagozkion destinoen esleipendunen behin betiko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Laugarrena.– Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.

Bosgarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, 2019ko azaroaren 27ko 9.9.3. apartatuan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin-behineko atxikipenean badago edo kargua-utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Zazpigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiko 9.8 oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala