
97. zk., 2025eko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
2259
IRAGARKIA, 2025eko maiatzaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, dirulaguntzak emateko ebazpenak jakinarazten dituena (2024ko ekintzaileen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak dirulaguntzak emateko ebazpenak eman ditu 2025eko ekitaldiko ekintzaileei laguntzeko deialdiaren babesean (enpresa-ideia bat garatzeko dirulaguntza-lerroak). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2024ko apirilaren 23ko bilkuran (2024-05-06ko EHAA).
Ebazpen horiek aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulego egokian eskuratu ahalko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS