Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2025eko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2253

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Astigarraga udalerriko (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» Musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Astigarraga udalerriko (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» Musika-eskola pribatuaren titularra den «Asociación Escuela de Música Norberto Almandoz» ek espezialitateak irakasteko egin duen baimen eskaera aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» Musika Eskola Pribatuari «Musika Hezkuntza Goiztiarra» espezialitaterako baimena ematea, 1. mailan, «musikoterapia» eta «65 urtetik gorakoentzako musika-tailerra», une horretatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 013081 (EAE) eta 20009317 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Norberto Almandoz».

Titularra: «Asociación Escuela de Música Norberto Almandoz».

Helbidea: Santio Zeharra, 8.

Udalerria: Astigarraga.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2, eta 3.

• Familiak eta Espezialitateak:

– Kantuko espezialitatea: kantua, kantu korala.

– Hari igurtziko instrumentuak: biolin eta biola.

– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula eta saxofoia.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa, akordeoia eta organoa.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa eta bateria.

– Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra eta baxu elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa, panderoa, alboka, dultzaina, txalaparta eta atabala.

– Teknologia musikala: informatika musikala.

– 1. mailako espezialitatea: Musika Hezkuntza Goiztiarra.

– Beste instrumentu eta tailer batzuk: musikoterapia, 65 urtetik gorakoentzako musika-tailerra.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:

a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.

b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.

Baldintzak betetzen ez badira, emandako baimena errebokatu egingo da.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENATAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala