
97. zk., 2025eko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2252
AGINDUA, 2025eko maiatzaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Portugalete udalerriko (Bizkaia) «Santa María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitateen eta ikaspostuen kopurua aldatzen duen apirilaren 9ko Agindua aldatzen duena.
2025eko apirilaren 9ko Aginduaren bidez, Portugaleteko (Bizkaia) «Santa María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitateen eta ikaspostuen kopurua aldatu zen, eta baimena eman zitzaion «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateko Batxilergoko bi unitate kentzeko eta Batxilergoko bi unitate «orokor» gehitzeko. Geroago, matrikularen bilakaera zela eta, ikastetxe horren titularra zen «Hermanos de la Instrucción Cristiana» erakundeak baimena eskatu zuen Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitate bat, gaur egun 2-3 urteko adin-tarterako dena, 1-2 urteko haurrentzako unitate bihurtzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aldatzea Portugaleteko (Bizkaia) «Santa María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitateen eta ikaspostuen kopurua aldatzen duen Hezkuntzako sailburuaren apirilaren 9ko Aginduaren lehenengo ebatzi-zatia (2025eko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 76. zk.), honela:
«Portugaleteko (Bizkaia) «Santa María» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea (ikastetxearen kodeak: 014796 (EAE) eta 48006887 (unibertsala)), Giza eta Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoko bi unitate kentzeagatik, modalitate orokorreko Batxilergoko bi unitate gehitzeagatik eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko unitate baten erabilera aldatzeagatik.
2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Zentroaren kodeak: 014796 (EAE) eta 48006887 (unibertsala).
Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Santa María».
Titularra: «Hermanos de la Instrucción Cristiana (Menesianos)».
Helbidea: Alberto Palacio kalea 2.
Udalerria: Portugalete.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ondoriozko osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 6 unitate:
• 3 unitate 1-2 urteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.
• 3 unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 13 unitate, bakoitza 298 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 25 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.
– Batxilergoa: 8 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa, eta modalitate hauek,
• «Zientzia eta Teknologia»: 4 unitate.
• «Giza eta Gizarte Zientziak»: 2 unitate.
• «Orokorra»: 2 unitate.
Lanbide Heziketa: 5 ziklo.
• Garraioa eta logistika: ziklo 1.
• Informatika eta komunikazioak: ziklo 1.
• Plataforma anitzeko aplikazioen garapena: 2 ziklo.
• Erizaintzako zaintza osagarriak: ziklo 1.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS