Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2025eko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2248

EBAZPENA, 2025eko maiatzaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, 2025eko «Kultura Ondarea Gazte-Saria» ebazteko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordearen eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 11ko Aginduaren bidez, 2025eko «Kultura Ondarea Gazte-Saria» emateko deialdia egin zuen.

Kulturako sailburuordearen 2025eko apirilaren 26ko Ebazpenak «Kultura Ondarea Gazte-Sarian» parte hartzeko onartutako eta baztertutako talde lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zuen.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren Aginduaren 14. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak saria emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, eta Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko «Kultura Ondarea Saria» ematea hobekien baloratutako hiru bideoak egin dituzten taldeetako kideei:

– Lea-Artibai BHIP: «Donejakue, Iparraldeko Bidea».

– Miguel de Unamuno BHI: «Euskal Herritik mundura».

– Mungia BHI: «Anarru eguna».

Bigarrena.– Ondarroa BHI ikastetxeari aintzatespen-plaka ematea, bideo gehienekin parte hartu duelako; guztira, 7 bideorekin.

Hirugarrena.– Proposatutako erakunde onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.

Laugarrena.– Ebazpen honetan xedatu ez den guztirako, 2025eko «Kultura Ondarea Gazte-Saria» deitzen eta arautzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko abenduaren 11ko Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

Bosgarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez jakinaraziko da: Nire karpeta – Egoitza elektronikoa – Euskadi.eus. Abisu bat bidaliko da pertsona edo erakunde interesdunaren gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikora, pertsona edo erakunde horrek aldez aurretik jakinarazi badu eskabidean, eta ebazpenaren jakinarazpenaren berri emango zaio. Abisu hori egiten ez bada ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, herritar orok jakin dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 13a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala