Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2025eko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
2245

AGINDUA, 2025eko maiatzaren 14koa, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren 2025eko martxoaren 5eko Aginduaren bidez (2025eko martxoaren 19ko EHAA), izendapen askez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa iragarri zen: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitza Sailburuordetzaren «goi-kargudunaren idazkariaren» lanpostua. Bada, bat etorriz agindu horren laugarren oinarrian ezarritakoarekin eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Noelia Chapinal Garcia andrea izendatzea Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Etxebizitza Sailburuordetzaren goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010/145; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko maiatzaren 19tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 14a.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala