
96. zk., 2025eko maiatzaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2242
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eibarko (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Umaixo iturburuko 2.281,5 m3/urteko aprobetxamendurako administrazio-emakida eskatzeko espedientea, herri-hornidurarako, abeltzaintzarako eta ureztatzeko.
– Espedientea: A-G-2024-0021
– Eskatzailea: Umaixo Iturriko ur-erabiltzaileen komunitatea.
– Hartunearen kokapena: Eibar (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 545.187; Y=4.783.551
– Eskatutako urteko bolumena: 2.281,5 m3/urte
– Uraren erabilera: Herri-hornidura / Abeltzaintza / Ureztatzea
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak gainezkabide bat daukan arketa baten bidez hartzen dira, eta mangera baten bidez bideratzen dira baserri desberdinen deposituetara (6 depositu guztira). Bertatik erabileretara bideratzen dira urak.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 12a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS